XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Gezurra!! Gezurra!! Ez da egia!!.

- Egia da, ez ukatu, badakit egia dela! Erinias kafetegian ikusi zintuzteten; zerbitzari guztiek dakite zuek maitaleak zinetela, hobeto esanda, senar-emazteak zinetela uste dute.

Haiek zure aurka testifikatuko dute, ostiralean borrokan aritu zinetela esango dute!.

- Gezurra!! Gezurra!! Gezurra!!.

Behin eta berriro hitz hura errepikatzen zuen bere burua alde batera eta bestera astinduz.

- Gezurra!! Gezurra da dena!! Nik, dirua, nahi nuelako eman nion! Maite nuelako eta ez mehatxatu ninduelako! Elkar maite genuen!.

- Eta zergatik aritu zineten borrokan egun hartan?- galdetu nion zirikatzaile.

Sakon hartu zuen arnasa eta urduritasuna alde batera utzirik hizketan hasi zen.

- Eseri eta dena kondatuko dizut.

Nik hark eskatutakoa egin nuen.

- Egia da maitaleak ginela! Egia da astean behin kafetegian ikusten genuela elkar!.

Egia da dirua eman niola! Baina gainerantzekoa ez! Bestea gezurra da!.

Ostiral hartan elkar gintezen eskatu zidan ezin zuelako gehiago jasan!.

Bere alabak amaren hilketa leporatzen zion eta egunero ziplakadaka zehar-bidez hitz egiten zion, begiak gorrotoz beterik, bizkarra emanez!.

Berak, nahiz eta nirekin atera, emaztea asko estimatzen zuen eta ez ziokeen inoiz minik emango, baina bere alabak ez zuen hori sinesten eta berak, aitak ama hil ziola uste du!.

Jamesek ezin zuen gorroto hura jasan eta, beste batzuk edateari ekiten dioten bezala, berak jokora jotzen zuen alabaren ezinikusia ahazteko!.

Hori da egia eta ez mehatxuei buruz asmatu duzun ipuina! Bestea gezurra da!.